euskera / castellano / english

Logo DK Muralismo

Dk muralismo

_Ongi Etorri

BienvenidoDK muralismo gune publikoetarako arte-proiektuak burutzen aintzindari den enpresa duzu. Gure helburuen oinarria ingurumenaren kalitatea hobetzea da. Horretarako, hiriguneetako ezaugarri kromatikoak eta ikusizkoak itxuraldatzea beharrezkoa dela azpimarratzen dugu. Gure espezialitatea formatu handiko muralak dira, baita eraikin, plaza, pabilioi zein beste eraikuntzetarako arte-estaldura osoak ere.

Proiektua 2001ean jaio zen, San Frantzisko auzoko elkarte- eta kultura-mugimenduari lotutako artistak elkartu zirenean. Horren aurrekari gisa EIP dugu (Equipos de Intervención Paisajística -Paisaian Eragiteko Taldeak-, 1990-92). Azken zortzi urteotan, erakunde eta enpresa ezagunekin lan egin dugu.*

Arlo desberdinetan espezializatutako profesionalekin izandako lankidetzari esker, gure enpresa formatu handiko proiektuak egiteko gai da, edozein teknika eta euskarritan. Horretaz gainera, DKk beste artisten enkarguak ere hartzen ditu bere gain, eta horien betetzea koordinatuko duela eta diseinuen zailtasunei ondoen dagokien bukatua emango diela bermatzen du.

*AENA Fundazioa, Ria 2000, Bilbaoarte, Guggenhem Museoa, BBK, Asle, Surbisa, IMD eta Bilboko, Sestaoko, Lekeitioko eta Bermeoko Udalak.

_Talde

DKmuralismo s.l. Plz. Corazón de Maria nº 8 Bilbao 48003 Tfn:(+34)944158185 info@dkmuralismo.com